XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpinak
Orio (Gip.)
Jendea gero eta gehiago baliatzen da kampinaz; horrexegatik dira instalakuntzak ere gero eta hobeak.

Halaz guztiz ere ez daude oraindik behar bezala organizatuta; bestalde ez da jendea behar adina baliatzen beroiez.

Nafarroan eta Araban kampin gutxi da; Iparraldean, berriz, Hegoaldean baino gehiago eta egokiagoak dira, hobeto organizaturik daude kampinak alegia.

Txaleta
HONDARRIBIA (Gip.)
1863. urtean, Donostia inguratzen zituzten murruak edo murallak, lurrera bota zituzten.

Murruak bota ondoren, hiria haunditu eta zabaldu nahi zen.

Baina nolako hiria jaso?.

Batzuek industriarako gorde nahi zuten portua, industri-portu bihurtuz, horren arabera hiria egituratuz.

Beste batzuek, aitzitik, turismo-tradizioari eutsiz, hiri turistiko bihurtu nahi zuten hiria.

Azkeneko iritzia atera zen aurrera gailen.

Lehen garai batez, medikuaren aginduz hartzen ziren bainuak; horrek agintzen zuen zenbat aldiz hartu behar zen bainua, bai bainuak zenbat iraun behar zuen ere.

Medikuaren esanetara beti.

1845. urtean Donostiara biltzen zen Isabel IIa erregina itsas-bainuak hartzera.

Hori dela eta Penintsulako udaleku bilakatu zen Donostia.

Garai hartan aberatsek bakarrik gozatzen zuten udaldiaz, hots, veraneoaz, herritar xumeak ez zuen oporrik; gehienez ere astebeteko bakazioak eta, horiek, baserrian lan egiteko.

1960. hamarkadan, langilearen estatutoa berritu egin zen.

Honen arabera, langileen bakazioak luzatu egin ziren.

Geroztik, oporraldiak, atsedenaldi bihurtu dira.

Aristokraziak sekulako txaletak jasorik zituen, horietarik asko eta asko egiazko jauregi.

Gaur egun oporraldiak lasai pasatzeko moduko etxeak jaso ohi dira.

Horietarik asko kostaldean, beste batzu barrualdean.

Klimaz aldatzea nahi du jendeak askotan; beste batzutan, berriz, leku patsadatsua hortxe bertan egunak lasai igarotzeko.

Kasinoa
MIARRITZE (Lap.)
1914. urteko Mundu Gerran, europar zenbait errege erreinurik gabe geratu zen; gerraren kariaz, beste anitz, guztiz aberastu zen.

Guzti horiek, Miarritzera jo zuten, Europako bizileku dotoreena bilakatuz.

Bazuten josteta modu asko, hala nola auto lasterketa, erbizakurrak, golfa, tenisa... eta, jakina, zenbait kasino.

Hotel du Palais deitzen dena, ez da besterik gaur egun.

Montijoko kondesak, Napoleon III.aren emazteak jasoerazi zuen, 1854. urtean, udatiarrentzat jostaleku gisa.

Donostian ere altxatu zen zenbait kasino.

Hauek ere izkutatu egin ziren Gran Casino del Kursaal eraiki zenean; azkeneko honen arrastorik ere ez da gehiago.

Balnearioa
ZESTOA (Gip.)
Turismo klimatiko izenekoa ere indar haundia hartzen ari da.

Abantaila haundiak ditu nahiz eta aspaldi samar honetan jendeari ahaztuxe zitzaion.

Urbero asko da Euskal Herrian, ur termalak alegia.

Hauxe da hauen abantaila urberoetara jarririk dauden etxeak urte osoan zabalik daude, ez udan bakarrik.

Urbero etxe onak dira Arabako Ibarra Zuazo Kuartangon, Sobron eta Baranbion.

Bizkaian, berriz, Urberuaga de Ubilla, Elorrioko Bainu zaharrak eta Bainu berriak, Zaldibar, Kortezubi, Etxano, Areatza, Arratiako Arteagan dira urberoak.

Gipuzkoan ezagunak dira Zestoa, Altzola, Ormaiztegi, Gabiria, Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Azkoitikoak.

Nafarroan Betelu, Fitero, Elorriaga de Mintxate (Izaba), Burlata....

Lapurdin Kanbo eta Zuberoan Ahuzki.

Isaac Albéniz musikaria Kanboko balnearioan hil zen.

Arrasateko Santa Agedakoan, aldiz, Antonio Cánovas del Castillo.